Victoria Eugenia Antzokia

Dantza

Jaialdiak

Neguko denboraldia

Formatu ertaineko dantza garaikideko programazioa. Arreta berezia jartzen zaie euskal taldeei. Haurrei zuzendutako ikuskizunak ere daude. Gazteszenan egiten da.

Dantza Garaikideko Zirkuitua

Programa honen bitartez, euskal taldeen azken produkzioekin zirkuitu bat bultzatu nahi da Sarea antzokietan. Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatua. Gazteszenan.

Prestakuntza

Dantza Sentsibilizaziorako Zentroa

Zentro honek mota guztietako publikoari eskainitako hainbat ikastaro eskaintzen ditu, eta aholkularitza profesionaleko zerbitzua eskaintzen du. Dantzaz jardunaldiak antolatzen ditu, dantzaren munduari buruzko hausnarketarako topagune gisa. 2005etik Ballet Biarritz Junior (BBJ) konpainia mantentzen du, eta dantzari gazteei prestakuntza profesionalean sartzeko aukera ematen die.

Dantza Sentsibilizaziorako Zentroak Egiako Kultur Etxean du egoitza. Donostia Kultura eta Ballet Biarritzen arteko lankidetzatik sortu zen zentro hau, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Dantza Sentsibilizaziorako Zentroaren web orria

© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali

  • Volver