Manuel Lekuona Kultur Etxea | Lasarte-Oria
10 12:00
Apirilaren 29a, Jean-Georges Noverre (1727-1810), koreografoa, dantza modernoaren aitzindaria, jaio zen eguna, aukeratu zuen 1982an UNESCOk Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Erakunde horrek munduko herrialde guztietako dantza mota guztiak babesten ditu modu ofizialean, Dantzaren Nazioarteko Batzordearen bidez.
1996tik, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak, Donostia Kulturaren laguntzaz, jaiegun hori oroitzeko ekitaldiak antolatu ditu; horrenbestez, aurtengoa izango da jardueren egitaraua antolatzen dugun hamaseigarren aldia, beren lanbidea omentzeko helburua duena.
Aurtengo "Dantzaren Hilabetea"ri emango zaio hasiera Elkarteko ikasleek eskainiko duten dantza emanaldiarekin. Dantza erakustaldia zehatza izango da eta Gipuzkoako akademiek urteko beren lanaren zatirik onena eskainiko digute. 19 lan ikusi ahal izango ditugu guztira, beste horrenbeste irakaslek sortu dituztenak. Egitarau heterodoxoa izango da, eta balletik klasikoenetik hasi, eta joerarik modernoenak ere ikusgai izango ditugu.
© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Send email