Sala Club del Teatro Victoria Eugenia
09 AGOSTO - 17 AGOSTO 9 - 10; 22:30 / 11 - 17; 24:00 / 14; Ez dago funtziorik
Teatro y Danza
15 €
DESCRIPCIÓN DEL ESPECTÁCULO:
Estreinaldia
Antzerkiko bi aktore hizketan ari dira jantzi-gelan, funtzioa hasi baino lehentxeago. Agertokira igotakoan zoriontsu dira, eguneroko bizimodu arruntarekin kontraste bizia eginez. Mundu guztiko antzokietan 20 urte baino gehiagoz lan egin ondoren, fikzioak soilik eman ahalko die bizitzak ukatzen dien guztia. Hori bai, suerte pixka bat beharko dute hori lortzeko.
Ez dakigu zer daukagun, galtzen dugun arte. Baina, ezer ez baldin badaukagu, nola galduko dugu? Eta, hori baino okerragoa, nola jakingo dugu ez daukaguna galdu dugula? Askotan ikusten dugu gure bizimodua igarotzen, bizitzea egokitu zaiguna onartu gabe eta protagonistak izaten ausartu gabe. Lokartuta bezala gaude. Gure iraungitze-data idatzita ikusten dugunean, orduan erreakzionatzen dugu eta ulertzen dugu honen guztiaren nondik norakoa. Gil de Biedma maisuak zioen bezala: «Bizitza benetako zerbait zela geroago hasten da bat ulertzen». Beranduegi, gehienetan. Bejondaigula!
© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email