Victoria Eugenia Antzokia

  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Informazio praktikoa

Informazio praktikoa

Sarrerei eta leihatila-ordutegiari buruzko informazioa.

Salmenta-puntuak:

  • Victoria Eugenia Antzokiko leihatila (943 481970). Ordutegia: 11:30–13:30 eta 17:00–20:00
  • Antzoki Zaharreko leihatila (943481970). Ordutegia: 11:30–13:30 eta 17:00–20:00
  • www.kutxasarrerak.net(*)

Ikuskizun bakoitzeko, gehienez ere 20 sarrera erosi ahal izango dira.

Eserlekuak eta prezioak:

  • Eserlekuetako prezioak gunearen arabera finkatu dira:
    • 1. prezioa: Beheko jarlekuak, plateak, palkoak eta balkoi aurrera
    • 2. prezioa: Balkoia eta mailadi aurrera
    • 3. prezioa: Mailadia
  • Beheko Jarlekuak (280 eserleku, 8 gaitasun urrikoentzat)
  • Platea (14 platea, 94 eserleku)
  • Palko (16 palko, 114 eserleku)
  • Balkoia (179 eserleku)
  • Mailaldia (243 eserleku)

Deskontuak:

  • Donostia Kulturako Bazkideak: % 10a Donostia Kulturak antolatutako ikuskizun guztietan. Deskontua Kutxako Donostia Kulturako txartelari (txartelarekin ordainduta) eta Donostia Kultura txartelari aplikatzen zaio (leihatilan aurkeztuta). Deskontu hau langabetuei ere aplikatuko zaie.
  • Mugimendu urrikoak: %25a ikuskizun guztietan. Lagunari ere aplikatuko zaio.
  • Ordu gaztea: 30 urtetik beherakoek sarrerak 3 euroan erosteko eskaintza, emanaldia hasi aurreko ordu erdian. Sarrera kopurua mugatua da.

Igo

Sarrerak aldatzeko eta dirua itzultzeko politika.

Victoria Eugenia Antzokiak, egoerak hala eskatzen baldin badu, iragarritako funtzioak bertan behera utzi edota datak, ordutegiak, programak eta interpreteak alda ditzake. Dirua itzultzeko arrazoi bakarra ekitaldia bertan behera utzi izana da.

Igo

Haurrekin joan al naiteke?

Antzokiak familian etor zaitezen Haurrentzako Tailerra zerbitzua eskaintzen dizu. Zuk ikuskizunaz gozatzen duzun bitartean, zure haurrek emanaldiarekin lotutako tailer batean parte hartuko dute ondoko areto batean. Argibide gehiago

Haurrentzako ez diren emanaldietara 5 urte beherago haurrik sartzea ez da gomendatzen. Zuzendaritzak haurra kalera irten dadila eskatzeko eskubidea du, gainerakoei nolabaiteko traba egiten diela uste badu.

Igo

Garraio publikoa erabilita nola iritsi eta non aparkatu.

Autobus-linea nagusiek geltokiak dituzte Boulevardean eta Gipuzkoa Plazan, antzokitik 100 metro ingurura. Taxi-geltokirik hurbilena ere Boulevardean dago. Okendo, Boulevard eta Kursaaleko aparkalekuak ere antzokitik oso gertu daude. (ikusi mapa)

Igo

Ateak irekitzea.

Antzokiak ikuskizuna hasi baino 30 minutu bete lehenago zabalduko ditu ateak.

Igo

Antzokiko ezgaituentzako sarbidea.

Antzokiko sarrera guztiak ezgaituentzat egokituak daude. Besaulki-patioan 14 lerro eserleku erreserbatuta daude. Gainerako edukiera guztia saldu arte erreserbatzen da. Eserleku horiei % 20ko deskontua aplikatzen zaie, baita ezgaituaren lagunari ere.

Igo

Zer gertatzen da obrara berandu iristen banaiz?

Arren, garaiz iritsi: emanaldia hasi bezain laster, antzokiak eskubide guztiak edukiko ditu aretoetako sarbideekiko.

Igo

Emanaldietan

Ikuskizunean parte hartzen duten artisten eskubideei jarraiki, debekatuta dago edonolako euskarritan soinu- edo irudi-grabaketarik egitea, baldin eta aurez berariazko baimenik ez badago.

  • Mugikorrak eta edozein motako alarmak deskonektatu egin behar dira.
  • Emanaldietan zehar ezin daiteke, ez jan ez edan.
  • Ezin da erre.
  • Ez da animaliarik onartzen (txakur-gidak ezik).

Igo

© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali

  • Ateak irekitzea.
  • Igo