© Olivier Houeix
Dantza Ballet T

UrtaroakEntsegu irekia Malandain Ballet Biarritzekin

2024 maiatzak 23 • 19:00

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania - 60 minutu

© Olivier Houeix

Victoria Eugenia Antzokiarekin duen elkarlana dela-eta, Malandain Ballet Biarritz Konpainiak Thierry Malandainen Urtaroak lan berriaren entsegu irekia eskainiko du. Château de Versailles Spectaclesen zuzendari Laurent Brunnerren eta Versaillesko Errege Operako musika zuzendari nagusi Stefan Plewniaken ideia batean oinarritua, ballet honek Antonio Vivaldiren Lau urtaroak famatuak eta haren herrikide eta garaikide Giovanni Antonio Guidoren Urteko lau sasoiak, ia ezagutzen ez direnak, elkartzen ditu.

Thierry Malandainen Urtaroak sorkuntza berriaren zenbait zati aurkeztu ondoren, ikusleek koreografo eta dantzariekin solasaldia egiteko aukera izango dute.

Oharra

Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan maiatzaren 7ko 11:30etik aurrera, edukiera bete arte.  Bi sarrera gehienez pertsonako.