Antzerkia Magia

Hangar 52El Mago Yunke

uzt. 4 - uzt. 7 2024 • 4, 5: 20:00 / 6, 7: 18:00 + 21:00

40 € / 35 € / 28 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: gaztelania

Hiru aldiz munduko magia-txapelduna izan den Yunke magoaren ilusionismo-ikuskizuna da Hangar 52 izenekoa.

Eszenaratze liluragarria eskaintzen duen familia-ikuskizuna da, magia-saiorik onenak argi-, su-, musika- eta soinu-efektu apartekin uztartzen dituena, edertasun eta sormen handiko erakustaldi batean.

Ilusio ugari ikus daitezke showaren barruan, hala nola inoiz ezagutzera eman ez diren Leonardo da Vinciren sekretu batzuk, NASAk telegarraioaren eta grabitaterik ezaren inguruan egindako esperimentuak, Antzinako Egiptora eramaten duten izarrarteko ateak, Txinako Harresi Handiko aspaldiko errituak eta II. Mundu Gerran desagertutako hegazkinak.

Orain arte, 2,5 milioi lagunek baino gehiagok gozatu dute ikuskizunarekin.

Informazio gehiago: El Mago Yunke