Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

  • Usted está en:
  • Inicio
  • Noticias
  • La cena de los idiotas, umorearen klasikoa, Donostiara itzuliko da katalanen eskutik, uztailaren 26an

La cena de los idiotas, umorearen klasikoa, Donostiara itzuliko da katalanen eskutik, uztailaren 26an

Ergelen afaria

23-07-2012

Uztailaren 26an, David Fernández, Edu Soto eta Santi Ibáñez Victoria Eugenia Antzokira bueltatuko dira "La cena de los idiotas" lanarekin.

Francis Veber-en obra hau egoerazko komedia bat da, eta, aldi berean, klase ertainari egindako kritika argia. Protagonista, gizon diruduna, bere adimenaz konbentzitua eta pozik daraman bizitzarekin, joko bitxia asmatuko du bere lagunekin batera: Astean behin bakoitzak pertsona bat gonbidatuko du afaltzera, baina baldintza batekin: ergela eta gizajoa izatea, zeharo. Horrela gonbidatuei barre egin diezaiekete, ez baitira konturatuko hitzorduaren zergatiaz. Ergelik handiena nork ekarri, horrexek irabaziko du. Alabaina, zoria aldatzeko unea iritsi da...Joko inuzente honen emaitzak larriak izan daitezke, baina dibertigarriak betiere.

Lehen aldiz 1993. urtean estreinatua Parisko Theatre des Variétés-en, "Ergelen afaria" antzezlanak hasieratik lortu zuen arrakasta. Intriga azkarra eta joan-etorrian doazen elkarrizketa gatzdunak dira lan honen indarguneak. Horrekin batera lezio morala dago lerro artean ezkutatua: Ziria bertso bukaeran.

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Información de venta entradas