Logotipo Victoria Eugenia Antzokia

  • Usted está en:
  • Inicio
  • Noticias
  • Alejandro Escovedo, St. Vincent eta Corizonas aste honetan Victoria Eugenian

Alejandro Escovedo, St. Vincent eta Corizonas aste honetan Victoria Eugenian

corizonas

18-06-2012

Ostegunean, ekainak 21, Musikaren Eguna da eta Victoria Eugeniak ere ondo ospatuko du hori, nola ez, kontzertuen bidez. Horretarako, hiru kontzertu programatu dira antzokian.

Sarrerak 15 euroan daude salgai ohiko bideetan. Hala ere, Musikaren Egunetako bi edo hiru kontzertutarako sarrerak leihatilan erosten dituztenek 10 € ordainduko dituzte kontzertu bakoitzeko.

Hala, asteazkenean, hilak 20, Alejandro Escovedoren rocka entzun ahal izango da, PLV Havoc donostiarra telonero duela. Hurrengo egunean, ekainak 21, St. Vincent igoko da antzokiko oholtzara eta Mursego ariko da kontzertuaren hasieran. Musikaren Eguneko ospakizunei Corizonasek eta Iñaki Etxepare Country Rock Triok jarriko diote ginga. Euren txanda izango da ostiralean, ekainak 22. Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira.

Hemen dezue entzun ahal izango denaren aperitibo txiki bat:

 

 

© Teatro Victoria Eugenia, República Argentina, nº2 20004 Donostia-San Sebastián - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Enviar email

  • Información de venta entradas