
Bihar, apirilak 22, Ibon Casasek bere proiektu soziala, DameTVision, aurkeztuko du. 19:00etan izango da Victoria Eugenia Antzokian, Giza Eskubideen XI. Zinemaldian.
Martxoaren azkenaldian ospatu zen dFERIA 2013ko argazkiak Flickr-ren dituzue. Gorka Bravo argazkilariak, Donostiako arte eszenikoen feria honetan izan genituen lan ezberdinei buruzko erreportajea prestatu du.
Datorren apirilaren 19tik 26ra Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Udalak Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen eta Donostia Kulturaren bidez antolatzen duen Giza Eskubideen XI. Zinemaldia ospatuko da. Data horietan, Vitoria Eugenia Antzokiko informazio bulegoan, Zinemaldiaren programazioa, katalogoa eta beste informazioaz gain, ekitaldian parte hartzen duten entitateen informazioa eta material didaktikoa ere eskuragarri egongo da.
Datorren ostegunean, apirilak 25, Alardearen seme-alabak filmaren bigarren proiekzio bat egongo da Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren barruan. Izan ere, apirilaren 23ko estreinaldia ikusteko sarrerak dagoeneko agortu dira. Apirilaren 25eko proiekzio hau gaueko 22:30ean izango da, Victoria Eugenia Antzokian. Bigarren proiekzio hau euskaraz izango da eta ez du azpititulurik izango. Sarrerak (4,10 €) salgai dira jada ohiko salmenta puntuetan.
Goran Paskaljevi? zuzendari serbiarraren When Day Breaks azken filma izango da ikusgai datorren apirilaren 19an Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian. Donostiako Udalak antolatzen du Zinemaldia, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen eta Donostia Kulturaren bidez. Andrés Wood zuzendariaren Violeta se fue a los cielos (2011) film txiletarrak itxiko du, bestalde.
© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali