
Badator Olatu Talka jaialdiaren laugarren edizioa. Maiatzaren 24tik 26ra izango da eta 250 jarduera inguru eskainiko ditu Donostiako erdigunean eta auzoetan, eta baita lurraldeko beste hainbat tokitan ere.
Gaur, Dantzaz Konpainiak, Donostia Kulturak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, datorren larunbatean, maiatzak 18, Victoria Eugenia Antzokian 20:00etan estreinatuko den Kameleoia ikuskizuna aurkeztu dute Itzik Galili eta Jacek Przyby?owicz koreografoekin batera.
Pasa den ostiralean, apirilak 26, Patricio Guzmánek Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren saria jaso zuen bere ibilbide pertsonal eta profesionala dela eta. Hemen, Victoria Eugenia Antzokian emandako omenaldi-bideoa ikus dezakezue.
Apirilaren 28tik maiatzaren 16ra bitartean, Gorka Bravo argazkilariaren Dantza iruditan erakusketa izango da Victoria Eugeniako Foyer-ean.
Jorge Gil Munárriz zuzendariaren El método Arrieta (2013) film Ikusleen Saria irabazi du gaur amaituko den Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldian.
© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali