Victoria Eugenia Antzokia

  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Berriak
  • Arte eszenikoei buruzko berriak

Arte eszenikoei buruzko berriak


Amets Arzallus eta Ortzi Oihartzabal Erakusleihoan

Azaroaren 27an Ernest Lluch Kultur Etxean Amets Arzallus eta Ortzi Oihartzabalen Bertsu eta biolon emanaldia izango da. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da areto nagusian (Anoeta Estadioko 8. atearen aldamenean) eta sarrera doakoa izango da.

Ekitaldi honetan, bi artista hauek hitza eta musikaren arteko bat-bateko bidai batera eramango gaituzte.

Amets Arzallus hendaiarrak azken Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean parte hartu zuen eta berriki Ipar Euskal Herriko lehen txapela jantzi du. Bertsolaritzaren bi moldeak erabiliko ditu: bat-batean ariko da eta jadanik idatziz ezarriak dituen bertsoak kantatuko ditu.

Ortzi Oiharzabalek goi mailako musika eskolak eginak ditu eta arrabitari aparta da. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren lehen bibolina da.

iritzi 1 “Amets Arzallus eta Ortzi Oihartzabal Erakusleihoan”ri buruz

  1. Amets Arzallus y Ortzi Oihartzabal en Erakusleihoa - Pedradas:

    […] Más información, en el portas de Artes Escénicas de Donostia Kultura, la web victoriaeugenia.com: Amets Arzallus y Ortzi Oihartzabal en Erakusleihoan. […]

Iritzia eman


© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali