
Gurasoek antzerkira etortzerik izan dezaten beren seme-alaben zaintzaz kezkatuta ibili gabe, zerbitzu berri bat jarri du martxan Victoria Eugeniak. Gurasoek emanaldia ikusten duten bitartean, haurrek antzokiko beste gela batean egingo den tailer batean parte hartu ahal izango dute.
Gaur, Eszena- T, Donostia Kultura eta Scène Nationale Bayonne - Sud Aquitaine-ren arteko kultura-lankidetza hitzarmena aurkeztu da Donostian, maiatzaren 15ean Baionan bi erakundeen artean sinatu zena.
Ekainaren 15an Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIV. Astean lanak aurkezteko epea irekiko da, nobedade batzuekin; aurtengo jaialdia urriaren 26 eta azaroaren 1a bitartean egingo da. Izena emateko azken eguna abuztuaren 15a izango da. Oinarriak eta inskripzioa
Donostia Kulturak uda honetako antzerki programazioa aurkeztu du. Guztira 22 ikuskizun taularatuko dira, 102 saiotan. Emanaldi ia guztiak Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharrean izango dira, eta ohi bezala, umorea izango dute ardatz nagusi.
Ekainaran 12an eta 13an DK Literatura programaren barruan Pentsamenduaren Poesia jardunaldiak egingo dira Victoria Eugeniako Club Aretoan eta Liburutegi Nagusian. Asteazkeneko errezitaldi musikatuan bost poeta arituko dira: Harkaitz Cano, Ekhine Egiguren, Luis Garde, Izaskun Gracia eta Antonio Carvajal. Alde musikala, Jon Makusoren eskutik etorriko da, biolinarekin girotuko du emanaldia.